life is short, don't waste; GO SURFING

domingo, 7 de octubre de 2012


BIZKAIKO SURF JAIAK!!
Bizkaiko Surf Federazioa antolatutako surf inguruko jaia da. Umeentzat zuzenduta dago eta hondatzetan ospatzen da. Aurten “La Arena” (Muskiz-Zierbena) eta “Arrietara” (Sopelana) egin dira, aipatutako udaletxeen laguntzarekin.
Esan behar da, Surf Jaiak ez direla konpetitiboak, elkar-lana, laguntasuna… eta horrelako baloreak bultzatzen eta lantzen dira. Ume guztiei oparitzen zaie kamiseta bana, egun osoan zehar, jaia ospatzen den denboran, jantzita eta ikusgai eraman behar dute. Uretara doazenean, surf egitera, kamiseta hori likra batekin aldatzen da.
Surf jaien antolakuntza berdina da beti, hiru txoko prestatzen dira, umeak sailkatzen dira eta, ariketa edo ekintza desberdinak egiten dituzte txokoaren arabera.
Goiz osoan zehar egiten dira ekintzak; hauek amaitzean, jateko ordua iristen da. Guztiok elkarrekin, monitoreak eta umeak, jaten dugu, Bizkaiko Surf Federazioak emandako janaria.
Digestioa egiten dugun bitartean, ekintza desberdinak proposatzen ditugu, umeak aukeratu eta aurrera egiteko. Ondoren uretara berriro, surf egitera jolas baten bidez.
Azkenik, eta egunari amaiera emateko, sosketa egiten da umeen artean, ume guztiei sariak eman ostean.