life is short, don't waste; GO SURFING
Mostrando entradas con la etiqueta olas. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta olas. Mostrar todas las entradas

lunes, 12 de noviembre de 2012

SURF ASTEA!


 
Muskizko udalak Erauntsi Surf Eskolarekin batera surf astea antolatzen du.

Aste horretan zehar parte hartzen duten umeak aipatutako kirolean murgiltzeko aukera dute. Izan ere, apuntatzen direnak egunero kirol egiteaz gain, surfarekin zerikusia duten ekintzak egiten dituzte.

Adin tartearen barruan dagoen edozein ume disfrutatu dezake surf asteaz, baldintza bakarra dago, euskaraz aritzea. Izan ere, hori da ekintzaren helburuetako bat, euskara denbora librean bultzatzea.

Aurreko urteetan udalak ordaindu izan du, baina aurten gazteak 10 euro ordaindu behar izan dute, parte ahal izateko. Oso kurtso merkea, guztien esku dagoena.
Surf astean, inguruko baliabide naturalak (hondartza, mendia, itsasoa) errespetatzen eta horietaz disfrutatzen ikastearekin batera, euskararen erabilpena bultzatzen da. Gainera, umeak normalean hizkuntza eskolarekin lotzen dute, astean zehar euskara hitz egitearen ondorioz, denbora librearekin eta ondo pasatzearekin lotzen dute.  
Oso modu polita da kirola egiteko eta naturarekin kontaktuan egoteko, Muskizko udalak egiten duen moduan, beste udaletxe, elkarte eta abar egingo behar lukete. Azpimarratu behar da, halako aukera ERAUNTSI SURF ESKOLA eskaintzen duela begirale euskaldunekin eta prezio eskugarri batekin!

domingo, 4 de noviembre de 2012

KIROLA EGITEKO MODU DIBERTIGARRIA!

Surfa kirol urtarra da, eta txikiagarenetik, umeei ura asko gustatzen zaie. Jarduera fisikoa, oreka, erresistentzia eta abar lantzeko surf izugarrizko kirola da. Modu desberdinean jorratzen dira baina oso modu DIBERTIGARRIAN:

                                                                        
                                                                                       (Bideoaren egilea: Natalia Garcia)




lunes, 17 de septiembre de 2012

ONGI ETORRIA! =)


  

Itsasoaz, olatuaz, hondartzaz... hau da, kostaldeaz gozatuz eta zainduz ikasi eta ondo pasatu daikete.

Surfarekin eta kirol horren inguruko jarduerarekin goian azaldutako helburua lortuko dugu. Hondartzaz gozatzearen garrantzia azpimarratuko dugu eta hori lortzeko ezinbesteko hondartzaren eta itsasoaren zainketa.