life is short, don't waste; GO SURFING

lunes, 12 de noviembre de 2012

SURF ASTEA!


 
Muskizko udalak Erauntsi Surf Eskolarekin batera surf astea antolatzen du.

Aste horretan zehar parte hartzen duten umeak aipatutako kirolean murgiltzeko aukera dute. Izan ere, apuntatzen direnak egunero kirol egiteaz gain, surfarekin zerikusia duten ekintzak egiten dituzte.

Adin tartearen barruan dagoen edozein ume disfrutatu dezake surf asteaz, baldintza bakarra dago, euskaraz aritzea. Izan ere, hori da ekintzaren helburuetako bat, euskara denbora librean bultzatzea.

Aurreko urteetan udalak ordaindu izan du, baina aurten gazteak 10 euro ordaindu behar izan dute, parte ahal izateko. Oso kurtso merkea, guztien esku dagoena.
Surf astean, inguruko baliabide naturalak (hondartza, mendia, itsasoa) errespetatzen eta horietaz disfrutatzen ikastearekin batera, euskararen erabilpena bultzatzen da. Gainera, umeak normalean hizkuntza eskolarekin lotzen dute, astean zehar euskara hitz egitearen ondorioz, denbora librearekin eta ondo pasatzearekin lotzen dute.  
Oso modu polita da kirola egiteko eta naturarekin kontaktuan egoteko, Muskizko udalak egiten duen moduan, beste udaletxe, elkarte eta abar egingo behar lukete. Azpimarratu behar da, halako aukera ERAUNTSI SURF ESKOLA eskaintzen duela begirale euskaldunekin eta prezio eskugarri batekin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario