life is short, don't waste; GO SURFING

lunes, 3 de diciembre de 2012


Euskararen Eguna:
 
 
 
Gaur egun berezia da gure hizkuntzarertzat, EUSKARAREN EGUNA delako. Hori ospatzeko surflari profesionalak elkartu dira eta bideo hau oparitu digute euskararen inguruan:
 
Bideo honetan, gure surflarik internazionalena, Aritz Aranburu beste surflari batzuekin batera euskarari omenaldi txiki bat egiten diote, Etxepare fundazioaren eskutik!
 
Ondo dago halako ekintzak egitea euskara bizi mantentzeko, izan ere, oso hizkuntza zaharra da eta merezi du bere kontserbazioa. Horretarako zabaldu eta transmititu behar da.
 
Aurrekoetan esan bezala, kirola ere euskararen erabilera bultzatu behar du. Horrela izanik: SURFa ere EUSKARAREN ALDE!

jueves, 22 de noviembre de 2012


ITSASOA:
 
 

Itsasoa munduko ekosistemarik handiena da, lurrazalaren hiru heren hartzen ditu. Ekosistema urtarra da, hau da, ura biotopo du.  Ekosistema multzo horren barruan beste bi azpimultzo aurkitzen ditugu: ur-gezako ekosistemak eta itsas-ekosistemak. Azken azpimultzo horren barruan sartzen dugu itsasoa.

Itsasoa dibertsitate handiko ekosistema da, ondorioz, horren kontserbazioa ezinbestekoa da.




Animali mota desberdin asko aurkitzen ditugu. Animali ornodunen kasuan, arrainak dira nagusienak, baina ugaztunak ere aurkitzen ditugu, esaterako, izurdeak. Gainera, horiekin batera, narrastiak aurkitzen ditugu, itsas dortokak. Ornogabeak ere aurkitzen ditugu ekosistema honen barnean, horien adibideak dira, txirlak eta marmokak. Algak eta koralak nagusi dira itsasoan.
Landareak ez dira oso nagusi, baina hala ere, batzuk aurkitzen dira.    


Lehen hezkuntzan ekosistemak lantzen dira, eta beraz, itsasoaren dibertsitatea eta kontserbatzioaren garrantzia jorratuko da. Hori egiteko hona hemen aurkitutako wiki interesgarri bat, azalpenekin batera ariketak ere agertzen dira:



 

domingo, 18 de noviembre de 2012

SURFLARI baten iritzia =)

SURF onura asko ditu umeentzat hori argi dago, baina zein onurak? Hona hemen surflari baten iritziz uretako kirol honek lehen hezkuntzako umeentzat dituen onurak.


                                                                                               (Bideoaren egilea: Natalia Garcia )


Paulak esaten duenarekin bat nator. Surf egitean kirola egiten da ondo pasatzen duzun bitartean. Gainera, baliabide naturalak errespetatzen eta disfrutatzen ikasten dute.

lunes, 12 de noviembre de 2012

SURF ASTEA!


 
Muskizko udalak Erauntsi Surf Eskolarekin batera surf astea antolatzen du.

Aste horretan zehar parte hartzen duten umeak aipatutako kirolean murgiltzeko aukera dute. Izan ere, apuntatzen direnak egunero kirol egiteaz gain, surfarekin zerikusia duten ekintzak egiten dituzte.

Adin tartearen barruan dagoen edozein ume disfrutatu dezake surf asteaz, baldintza bakarra dago, euskaraz aritzea. Izan ere, hori da ekintzaren helburuetako bat, euskara denbora librean bultzatzea.

Aurreko urteetan udalak ordaindu izan du, baina aurten gazteak 10 euro ordaindu behar izan dute, parte ahal izateko. Oso kurtso merkea, guztien esku dagoena.
Surf astean, inguruko baliabide naturalak (hondartza, mendia, itsasoa) errespetatzen eta horietaz disfrutatzen ikastearekin batera, euskararen erabilpena bultzatzen da. Gainera, umeak normalean hizkuntza eskolarekin lotzen dute, astean zehar euskara hitz egitearen ondorioz, denbora librearekin eta ondo pasatzearekin lotzen dute.  
Oso modu polita da kirola egiteko eta naturarekin kontaktuan egoteko, Muskizko udalak egiten duen moduan, beste udaletxe, elkarte eta abar egingo behar lukete. Azpimarratu behar da, halako aukera ERAUNTSI SURF ESKOLA eskaintzen duela begirale euskaldunekin eta prezio eskugarri batekin!

domingo, 4 de noviembre de 2012

KIROLA EGITEKO MODU DIBERTIGARRIA!

Surfa kirol urtarra da, eta txikiagarenetik, umeei ura asko gustatzen zaie. Jarduera fisikoa, oreka, erresistentzia eta abar lantzeko surf izugarrizko kirola da. Modu desberdinean jorratzen dira baina oso modu DIBERTIGARRIAN:

                                                                        
                                                                                       (Bideoaren egilea: Natalia Garcia)




domingo, 7 de octubre de 2012


BIZKAIKO SURF JAIAK!!
Bizkaiko Surf Federazioa antolatutako surf inguruko jaia da. Umeentzat zuzenduta dago eta hondatzetan ospatzen da. Aurten “La Arena” (Muskiz-Zierbena) eta “Arrietara” (Sopelana) egin dira, aipatutako udaletxeen laguntzarekin.
Esan behar da, Surf Jaiak ez direla konpetitiboak, elkar-lana, laguntasuna… eta horrelako baloreak bultzatzen eta lantzen dira. Ume guztiei oparitzen zaie kamiseta bana, egun osoan zehar, jaia ospatzen den denboran, jantzita eta ikusgai eraman behar dute. Uretara doazenean, surf egitera, kamiseta hori likra batekin aldatzen da.
Surf jaien antolakuntza berdina da beti, hiru txoko prestatzen dira, umeak sailkatzen dira eta, ariketa edo ekintza desberdinak egiten dituzte txokoaren arabera.
Goiz osoan zehar egiten dira ekintzak; hauek amaitzean, jateko ordua iristen da. Guztiok elkarrekin, monitoreak eta umeak, jaten dugu, Bizkaiko Surf Federazioak emandako janaria.
Digestioa egiten dugun bitartean, ekintza desberdinak proposatzen ditugu, umeak aukeratu eta aurrera egiteko. Ondoren uretara berriro, surf egitera jolas baten bidez.
Azkenik, eta egunari amaiera emateko, sosketa egiten da umeen artean, ume guztiei sariak eman ostean.